XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XARLEX - Ez duzu gure etxean lo egiten? Gizonak ez du fitsik ihardesten.

XARLEX supazter xokoan kurubilkatzen da.

BIGARREN PARTEA: Biharamunean.

Xarlex supaztarrean lo. Atea joiten dute. Xarlex atzartzen da: Aitetamak!... Badoa idekitzerat....

Ah! hor zirezte? Bainan nun da ama?.

AITAK - Ez urrun. Pasatzean Bidartean sartu duk puska zerbaiten erosteko....

Bai, gau hitsa pasatu diagu.

Tunela elurrez tapatua zukan.

Ustez-eta laster idekiko zutela, beha egon gituk.

Orenak joan, orenak jin, azkenean, aseak baiginen goait egoiteaz, eta izigarri hoztuak, deliberatu diagu nor gure alde oinez etxerat itzultzea, itzuli handia eginez....

Hitz dauiat luze atxeman dugula hunateko bidea.

- Ez da bederen ixtripurik izan?.

- Ah! mirakulu duk ez baitugu min-hartu, ari zen tenpestarekin!.

Oixtion Mendiburuko Martinek miserable bat hila atxeman dik arroila batean, hormaturik!.

- Gizon bat hil da elur-pean? Ez ahal zen eskale bat?.

- Ez! Sasko delako bat zukan, lehen otto Joanesen mutil egona.

Gero preso egon duk eta galeretan ere, norbait arrobatu eta hilik.

Asisetan lekuko izan nindukan, hartaz mintzatu gabe gogotik pasatuko bainintzen!.

Buru gogorra, edalea, bertzenaz uste diat ez zela gizon gaixtoa izanen.

Gaixoa! Jainkoa urrikal dakiola!....

Eta anaiak prestu egon direia?.

XARLEX - Ba segurki.

Oraino lo daude.

Afal ondoan eskale bati jaterat eman diogu; barrukian sartu zen, (...).